Hondartzara atera dute disprertsioaren aurkako aldarria

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 4a

Antolatzaileen arabera, 200 pertsona inguru atera dira dispertsioa salatzeko martxara.

Etxerat Elkarteak antolatuta, hainbat mobilizazio izan dira gaur Euskal Herriko kostaldeko herri ezberdinetan. Zarautzen ere egin dute martxa, eta antolatzaileen arabera, 200 pertsona inguruk salatu dute dispertsioa.

Pankarten bidez zein bozgorailuen bidez helarazi dituzte dispertsioaren aurkako mezuak Etxerat Elkartearen deialdiarekin bat egin dutenek. Hondartza hasieratik bukaerara zeharkatu dute, eta antolatzaileek azaldu dutenez, normalean halako arazorik izan ez badute ere, aurten pankartaren bat kendu die herriko udaltzaingoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide