Ohi bezala, bi finalerdi eta finala izango ditu Zarautz Hiria txapelketak. Abuztuaren 15ean hasiko da Azkoitian, eta beste urteetan ez bezala, partida nagusiaz gain beste bi partida izango dira lehen jardunaldian. Bigarren jardunaldia abuztuaren 16an izango da Aritzbatalde pilotalekuan, baita finala ere, abuztuaren 18an. Partida nagusiaren aurretik eta ondoren beste partida bana izango dira egun guztietan, eta lehen partida 17:00etan hasiko da.
Inaxio Errandorenarentzat Aspek badu arantza moduko bat Zarautz Hiria txapelketarekin, ez baitu enpresa horretako pilotari batek inoiz irabazi. Aimar Olaizola da txapelketa gehienetan irabazi duen pilotaria, guztira, 10 txapelekin. Aurtengoan ere hartuko du parte, marka hori hobetzen ahalegintzeko.
Ondokoak dira Zarautz Hiria txapelketako partida guztiak:
Abuztuak 15, osteguna (Azkoitia)
Agirre eta Larunbe-Egiguren V eta Tolosa
Irribarria eta Rezusta-Olaizola II eta Albisu
Dario eta Ruiz-Arteaga eta Etxegoin
Abuztuak 16, ostirala (Zarautz)
Jaka eta Bikuña-Laso eta Aretxabaleta
Altuna III eta Martija-Artola eta Mariaezkurrena II
Abuztuak 18, igandea (Zarautz)
Victor eta Imaz-P. Etxeberria eta Ladis Galartza
Txapelketako finala
Mendizabal III eta Erostarbe-Agirre eta Ibai Zabala
Partida guztiak ETB 1 telebsita kateak zuzenean emango ditu, eta txapelketarako sarrerak salgai daude dagoeneko internet bidez. 35 euroko prezioa izango dute kantxan finalerdiek, eta finalak, 40 eurokoa. Harmailetako sarrerak, berriz, 20 euro balioko du partida guztietan.