Sahara Gara eguna ospatu zuten atzo

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 2a

Gipuzkoara uda igarotzera etorritako haur sahararrei harrera egin zieten Zarauzko Udaleko ordezkariek.

Sahara Gara eguna ospatu zuten atzo uda igarotzera Gipuzkoara etorri diren haur sahararrek. Bapo bazkaldu ostean, ongietorria egin zieten hainbat udal ordezkarik eta, ondoren, Dantzateke taldearen emanaldia izan zen Modelo aretoan.

Izatez festa Lege Zaharren Enparantzan egitekoak baziren ere, eguraldiagatik zenbait aldaketa egin behar izan zituzten egitarauan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide