Adela eguna izango da igandean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko abuztuaren 1a

(Turismo Zarautz)

Bi urtean behin antolatzen dute Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten pertsonen eta senitartekoen aldeko jaialdia. Egitasmo ugari izango dira egun osoan zehar, Lege Zaharren enparantzan.

Igande honetan, abuztuak 4, Adela eguna izango da Zarautzen. Adela elkarteak bi urtean behin antolatzen du Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten pertsonen eta senitartekoen aldeko jaialdia, eta aurten ere egun osoko egitaraua izango da.

10:00etan hasi eta 20:00ak arte, egitasmo ugari izango dira Lege Zaharren Enparantzan; hala nola, tonbola, haurrentzako jolasak, mus txapelketa edota bazkaria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide