Pilota jaialdia antolatu du Aspek Zarautzen, biharko

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 30a

Ezkurdiak ere jokatuko du Zarautzen. (@ASPEpelota)

Besteak beste, Irribarria, Ladis Galarza, Ezkurdia edota Bikuña pilotariak ariko dira Aritzbatalden, 17:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Aspe enpresak antolatuta, pilota jaialdia izango da bihar, uztailak 31, Zarautzen. Guztira bi norgehiagoka jokatuko dituzte Aritzbatalde kiroldegian, 17:00etan hasita. Bikoteka ariko dira Mendizabal III eta Jaunarena, Dario eta Tolosa, Irribarria eta Galarza, eta Ezkurdia eta Bikuña.

Hain zuzen, ondorengo partidak izango dira Aritzbatalden:

  • Mendizabal III-Jaunarena - Dario-Tolosa
  • Irribarria-Ladis Galarza - Ezkurdia-Bikuña

Partidak ikustera joan ahal izateko sarrerak salgai daude dagoeneko, aspepelota.eus web orrialdean, 20 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide