Aurten ere lore eta landareen azoka izango da Zarautzen. Abuztuaren 3an, larunbata, Zigordia kalean kokatuko dituzte postuak, eta lore eta landareak ikusteko edota erosteko aukera egongo da bertan; "barneko landareak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak eta abar".
Bestalde, "landareen munduarekin harreman estua duten artisau produktuek" ere izango dute beren tokia azokan; hala nola, xaboiak, sendagai naturalak, haziak, lore lehorrak edota pitxiak. 10:00etatik 14:30era izango da aurtengo azoka.