Zarauztarrak nagusi Santio Errekako mus txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 28a

Aiako Santio Erreka auzoan ere festak ospatzen ari dira. Atzo, larunbata, mus txapelketa izan zen, eta 39 bikotek hartu zuten parte.

Zarauztarrek irabazi zuten norgehiagoka; hain zuzen, Ekainek eta Iñakik osatutako bikoteak. Beñat Jauregi Fede eta Aitor Arregi ere sarituak izan ziren.

Irudiak: Saioa Urdangarin

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide