Hiruerreketara ere iritsi dira festak. Eguraldi txarrak ez du jaiak hastea galarazi; izan ere, bizilagunek aterpea muntatu dute auzolanean, egitarauarekin aurrera egin ahal izateko. Hala, arratsalderako iragarritako jolasez gozatzeko aukera izan dute auzokideek, eta txokolada eta auto telegidatuen erakustaldia ere izango dira.
Afari arina ere eskainiko dute iluntzean, eta gero, kontzertuak hasiko dira. Apalatxe, Moonshine Wagon eta Fan&Go! taularatuko dira gaur. Berrikuntza modura, aurten txosna bat egin dute bizilagunek, eta edatekoa izango da bertan.
Bihar ere jarraituko du festak, goizetik hasita. Hona hemen egitaraua osorik.