Gaur hasiko da aurtengo Patxi Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 29a

Hamabi bikotek hartuko dute parte LV. Zaporraren Oroimenezko Txapelketan. Datozen bi asteetan izango dira partidak, eta abuztuaren 13an jokatuko dute finala.

Aurten ere Patxi Zaporra omenduko dute Zarautzen, haren oroimenezko pilota txapelketa medio. Gaur hasiko da LV. Zaporraren Oroimenezko Txapelketa: datozen bi asteetan izango dira norgehiagokak, Frontoi Txikin, 18:00etan hasita. Abuztuaren 8an jokatuko dituzte finalerdiak, eta 13an erabakiko da zein bikotek jantziko duen txapela berria.

Guztira hamabi bikotek neurtuko dituzte indarrak, gaurtik hasita. Aurreneko jardunaldian lau bikote arituko dira Frontoi Txikin: Murua eta Etxaniz, Chiapuso eta Aranburu, Lizaso eta Urbieta, eta Atxotegi eta Balerdi. Iaz Muguruza eta Landa izan ziren nagusi, finalean Sancho eta Esnaola azpiratuta.

Hona hemen LV. Zaporraren Oroimenezko Txapelketako partida guztiak:

Gaur, astelehena

  • Murua-Etxaniz - Chiapuso-Aranburu
  • Lizaso-Urbieta - Atxotegi-Balerdi

Bihar, asteartea

  • Artetxe-Arteaga - Etxezarreta-Labaka
  • Jauregi-Arzelus - Taberna Zangitu

Abuztuak 1. Final laurdenak

  • Aurreneko partidako irabazleak - Huizi-Muguruza
  • Bigarren partidako irabazleak - Ojuel-Esnaola

Abuztuak 6. Final laurdenak

  • Hirugarren partidako irabazleak - Eskudero-Urruzola
  • Laugarren partidako irabazleak - Maiz-Esnaola

Abuztuak 8. Finalerdiak

Abuztuak 13. Finala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide