Aurten ere aurrentzako arrantza lehiaketa antolatu dute Arkaitz Mendi eta Galeperra ehiza eta arrantza elkarteek. Igande honetan, uztailak 28, izango da, 09:00etatik 12:30era. Zarauzko moilatik Getariako kaira bitarteko eremuan arituko dira parte hartzaileak.
14 urtera bitarteko haurrei zuzendutako txapelketa da, neska zein mutil. Egunean bertan eman beharko dute izena, lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, Arkaitz Mendi edo Galeperra elkarteetan. Izen-ematea doakoa da, eta lehiaketaren arauak Arkaitz-Mendi eta Galeperra elkarteetan jarrita daude jada.
Julen Torres nagusitu zen iaz, 2.423 gramo eskuratuta. Oier Arrutik egin zuen bigarren, eta hirugarren Haritz Iriondok.