Gorka Olaizola Azpeitian izango da larunbat honetan, karting erakustaldian parte hartzen

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 25a

Gorka Olaizola, Aiako III. Slalomean. (Aritz Mutiozabal)

Jai giroan murgildu dira gaur azpeitiarrak, eta bihar, larunbata, karting eta moto erakusketa egingo dute. Espainiako autokros txapelketan aritzen da zarauztarra, eta Azpeitian erakustaldian hartuko du parte, min hartuta dagoen Iñaki Alberdiren ordez.

Santio eguna da gaur, eta laster San Inazio jaiak izango dira. Bihar eta etzi ere, ordea, hainbat ekitaldi egingo dituzte Azpeitian, tartean karting eta moto erakustaldia. Bihar, larunbata, 14:00etan hasiko da erakustaldia Perez Arregi plazaren bueltan, eta hantxe hartuko du parte Gorka Olaizola zarauztarrak.

Espainiako autokros txapelketan aritzen da Olaizola, eta bihar Iñaki Alberdiren ordez ariko da, min hartuta dagoelako azken hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide