Gaur jarriko dute martxan gaueko taxi bus zerbitzua

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 25a

Iraila amaitu arte, astebururo eskainiko dute zerbitzua

Udako asteburu guztietan erabili ahal izango da, eta baita urte osoan zehar ere, herriko eta auzoko festetan.

Gaur, Santio egunez, jarriko da martxan gaueko taxi bus zerbitzua. Udako asteburu guztietan erabili ahal izango da, eta urte osoan zehar, auzoetako eta herriko festetan. Zerbitzua Zarautzera mugatzen da.

Iaz estreinatu zuen zerbitzua Zarauzko Udalak, eta balorazio positiboa egin du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak komunikabideetara helarazitako oharrean. "Iaz zerbitzuak harrera oso positiboa izan zuen herritarren artean. Udan 165 bidaia burutu ziren, gehienak herriko festetan eta udako programazioan antolatutako ekitaldietan. Horregatik, aurten urte osoan zehar eskaintzen ari gara".  

Lehentasuna emakumeek eta mugikortasun urria dutenek izango dute, baina herritar guztiek eska dezakete zerbitzua. Taxi busa erabili ahal izateko, txartela aurrez erosi behar da Udaltzaingoan (Gipuzkoa kalea, 32) edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29). Zerbitzua taxilariari ordainduko zaio, erabiltzen den unean. Bidaiaren prezioa, berriz, iazko bera izango da: 2 euro erabiltzaileko. Hala ere, 3,5 euro kostako da Talaimendi gora edo herrigunetik kanpoaldera joan behar denean.

Taxi busa Udaltzaingoaren egoitza parean hartuko da, Gipuzkoa kaleko 32. zenbakian.

Egutegia eta ordutegia

Ordutegia:

01:00-05:00.

Egutegia:

  • Uztailak 25 (Santio eguna)
  • Uztailak 27-28
  • Uztailak 31 (San Inazio eguna)
  • Abuztuak 3-4
  • Abuztuak 9-10-11 (Skapa jaiak)
  • Abuztuak 15-16-17-18 (Amabirjinak)
  • Abuztuak 24-25
  • Abuztuak 31-irailak 1
  • Irailak 7-8-9 (Euskal Jaiak)
  • Irailak 14-15
  • Irailak 28-29
  • Urriak 12-13 (Pilarika jaiak)
  • Azaroak 1-2-3 (Santu Guztien eguna)
  • Abenduak 6-7 (Konstituzioa)

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide