Drilers talde zarauztarra irabazle Zumaiako 7ko futboleko Kopan

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 25a

Ligako finalean jokatu dute Txanela zarauztarrek, baina Los Bittors elgoibartarrek irabazi dute norgehiagoka. Asteazken arratsaldean izan dira finalak Zumaiako Aita Mari futbol zelaian. 

Gipuzkoako 50 taldek hartu dute parte Zumaiako 7ko futbol txapelketan, eta atzo arratsaldean, ligako finalean Elgoibarko eta Zarauzko talde bana neurtu ziren Aita Marin.

Ligako txapeldunak Los Bittors elgoibartarrak izan ziren, Txanela zarauztarrei 4-3 emaitzarekin irabazi ondoren. Azken unera arte egon zen emozioa, eta Los Bittorsek azken minutuan sartu zuen garaipenaren gola. 

Kopan, Drilers talde zarauztarra izan da irabazlea Zumaiako Txikixa tabernari 4-0 emaitzarekin irabazi ondoren. 

Garaikurrez gain, areto futboleko eta 7ko futboleko ligetako irabazleek afari bana irabazi dute Aitzuri tabernan. 

Los Bittorseko kapitaina Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatearekin (Argazkia: Felix Aizpurua)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide