Euro batean eros zitekeen txartel bakoitza, eta txartel guzti-guztiek zuten saria. Antolatzaileek azaldu dutenez, Zarauzko zein Gipuzkoa osoko establezimenduek egin dute tonbolan sariak eskaini ahal izateko ekarpena; baita "Euskal Herri osoko kirol eta musika jardueretan dabiltzan lagunek edota kulturgintzan dihardutenek" ere.
Larunbatean eta igandean egon da Kilometroen tonbola malekoian, eta igande eguerdirako 10.000 boleto salduak zituzten. Alegia, 10.000 sari banatuak zituzten. Izan ere, txartel guztiek zuten saria. Sari txikiak asko, beste batzuk potoloak: otorduak herriko hainbat jatetxe eta tabernatan, gitarrak, bizikletak...
Bati zirtzilkeriak tokatuko zitzaizkion eta, ondokoari, baloia. Kontuak kontu, denen artean ikastolak babesten lagundu da asteburuan.