Bideoa: Bertso-pilotan aritu dira zarauztarrak eta oriotarrak

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 15a

Bertso Astearen barruan, aurten ere bertso-pilota saioa izan da Frontoi Txikin. Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre eta Egoitz Eizagirre izan ziren Orioko ordezkariak. Zarauzkoak, aldiz, Nahikari Gabilondo, Julen Zulaika eta Iñigo Mantzizidor Mantxi.

Iluntzean ere jarraitu zuen norgehiagokak: bapateko Bertso desapiyua egin zuten Zarauzko eta Orioko taldeek, Torre Luzearen aurrean. Larunbatean izan zen Bertso Asteko egun handia; Bertso Eguna, alegia. Besteak beste, Txepelketa izan zen Zarauzko alde zaharreko kale eta tabernetan barrena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide