Larra Bideak arituko da ostegun honetako Arranopolan

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 16a

'Arranopola' dinamikaren barnean antolatzen duten hirugarren saioa izango da 20:00etan, Arrano Tabernaren kanpoaldean.

Iragan astean Low Riders taldea igo zen oholtza gainera, eta horren aurrekoan, Asisko Urmenetak Eusklabo Alaiak parodia satirikoa eskaini zuen Arrano tabernaren terrazan.

Aste honetan Iñaki Larraioz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektu berriaz gozatu ahal izango da. Pop, folk eta blues doinuak uztartzen ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide