San Fermin eguna ospatu dute udalekutako haurrek

Zarauzko hitza 2019ko uztailaren 10a

Sorginmuño aisialdi taldekoak ur eske aritu dira balkoiz balkoi, urteroko legez.

Urtero bezala, aurten ere, uztailean udaleku irekiak antolatzen dituen Sorginmuño aisialdi taldeak San Fermin eguna ospatu du. Goizeko 11:30ean makina bat gazte elkartu dira Lege Zaharren Enparantzan, eta udaletxeko balkoitik hasiera emanda, ur eske aritu dira balkoiz balkoi; Musika Plazatik hasi, Torre Luzea eta Frontoi Txikitik igaro, eta Lege Zaharren Enparantzan amaitu arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide