G7aren aurkako larunbat honetako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zarauztik

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 9a

Abuztuaren 22, 23 eta 24an Miarritzen egingo duten goi-bileraren harira, manifestazioa antolatu dute uztailaren 13an, larunbat arratsaldean.

"G7aren eta bere munduaren aurka, Euskal Herritik beste mundu bat sortzeko, Miarritzen hitzordua dugu datorren larunbatean", dio argazkiarekin batera bidalitako testuak.

Arrano tabernan jarri dute zerrenda, eta irteera larunbatean 15:30ean izango dela iragarri dute, Eguzki tabernaren aurretik. Izena osteguna baino lehen emateko eskatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide