Kilometroen aldeko partida jokatuko du Realak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 8a, 13:00

(Real Sociedad)

Kilometroen aldeko egitasmoen barruan, Realak eta Racing taldeak Astin jokatuko dute uztailaren 20an. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Aurten Zarautzen izango da Kilometroak jaialdia, urriaren 6an. Reala Kilometroen alde izenpean, partida berezia antolatu dute uztailaren 20rako: Realak eta Racing taldeak indarrak neurtuko dituzte egun horretan, 19:00etan hasita, Asti zelaian.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Txiki Politen, Eguzkin, Joen eta Gurian. Norgehiagoka tribunatik ikusi nahi dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte. Sarrera arrunta, aldiz, 15 euroan erosi ahalko da. 12 urtetik beherakoen kasuan, 8 euroren truke eskuratu ahalko dute txartela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide