Irudietan: Txikienek gozatua hartu dute zezen puzgarriekin

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 7a

Kalerki Jaialdia borobiltzeko, entzierroa izan da zezen puzgarriekin Alde Zaharreko kaleetan zehar. Haurrak emozioz beteta aritu dira lasterka zezenen inguruan.

El Torico konpañiaren zezen puzgarriak Alde Zaharrean zehar ibili dira Kalerki Jaialdia amaitzeko. 18:30ean abestu dute San Fermin festetako abestia egunkariak eskuan zituztela, eta Zigordia kalean barrena abiatu da entzierroa. Ehundaka haur eta heldu elkartu dira zezen puzgarrien inguruan ibiltzeko; haietako batzuk ausart hurbildu dira zezenengana, beste batzuek berriz, errezeloz edo beldurtuta begiratu diete. Ezer gertatuko balitz ere, anbulantzia puzgarria prest izan dute El Torico konpañiakoek.

Erlazionatuak

Gustu guztietarako emanaldiak, Kalerkiren lehen egunean

Unai Zubeldia/Gipuzkoako Hitza 2019 uzt 05 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide