Hiru zarauztar eta zumaiar bat, Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 3a

Datorren urteko jubenil kategoriari begira, Espainiako Eskubaloi Federazioak 2002 eta 2003 urteen artean jaiotako gazteen zerrenda osatu du. Tartean dira Manex Kalegain, Ekaitz Etxabe eta Joseba Aramburu Zarautz KE taldekoak, eta Asier Iribar Pulpo Eskubaloikoa.

Irailaren 18tik 25era bitartean, 2002 eta 2003 urteen artean jaiotako makina bat gazte Granadan elkartuko dira, Sierra Nevadako errendimendu handiko zentroan. Bertan izango dira eskualdeko lau gazte: Asier Iribar Zumaiako Pulpo Eskubaloiko zentrala, eta Zarautz Kirol Elkarteko Manex Kalegain laterala, eta Ekaitz Etxabe eta Joseba Aramburu piboteak.

Orotara 63 jokalari izan dira aukeratuak, baina Euskal Herriko taldeetako gehiago ere izango dira bertan. Zehatz esanda, 13.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide