Gaztaroko erokeria bat baino gehiago izenburuarekin, zarauztarren abestiak jaso dituzte LP berrian. Bigarren diskoa du Managaitzek; aurrekoa 2015ean publikatu zuten.
2011n sortu zuten Managaitz taldea Iosu, Ander, Jorge, Andrea eta Izotzek. Zarauzko bizilagunek beste zenbait proiektutan ere hartu dute parte urteotan, batzuk jada amaitu direnak: Mor-More, Erantzun, Ernia, Zulo...