Euskotreneko zuzendaritzak gogor salatu du autobus zerbitzuko gidari batek ustez jasandako erasoa. "Euskotrenek publikoki erakutsi nahi dio bere babesa langileari, zeina erasotua izan zen bere lana burutzen ari zen bitartean".
Horrez gain, halako ekintza ororen aurka agertu da zuzendaritza: "Euskotreneko erabiltzaileen zerbitzuan lanean dihardutenen aurkako biolentzia mota guztiak gaitzesten ditugu".
Dirudienez, larunbatean erasotu zuten autobus gidaria Zarautzen, autobus barruan. Jakinarazi dutenez, geldialdirik ez duen toki batean gelditzeko eskatu zion bidaiari batek autobus gidariari, baina azken horrek ez zion kasurik egin. Ondoren, zegokion geltokian autobusa gelditu zuenean, bidaiari horrek kolpatu eta bultz egin zion.