Andréi Tarkovski zinegile sobietarra izango dute hizpide Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 27a

'Stalker' filmaren irudi bat.

Errusiako zinemagintza klasikoaren barruan, entzute handia izan du Tarkovski. Bihar izango da zinegileari buruzko Gela saioa.

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Andréi Tarkovski zine zuzendari, aktore eta idazle sobietarra aztertuko dute Photomuseumen. Zinezale askoren arabera, Errusiako zinemagintza klasikoaren barruan, ezinbestean aipatu beharreko egilea da Tarkovski, Serguéi Eizenshtéin eta Serguéi Bondarchukekin batera.

Zazpi film luze egin zituen: Ivanen haurtzaroa (1962), Andrei Rubliov (1969), Solaris (1972), Stalker (1979), Tempo di viaggio (1983), Nostalgia (1983) eta Sakrifizioa (1986).

Bihar, ostirala, izango da Tarkovskiri buruzko Gela saioa, 18:00etan hasita, eta doakoa izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide