Zazpi asteko grabaketa lanak pasa den asteburuan amaitu ditu Akelarre filmeko lantaldeak. Maiatzaren 6an hasi ziren grabaketak, eta azken eszenak Zarauzko portuan grabatu zituzten pasa den asteburuan. Grabaketako kideak "gustura" daude egindako lanarekin.
Drama historiko bat da Akelarre. 1609an sorginkeriagatik epaitutako emakume batzuen istorioa kontatzen du, eta Javi Agirre Zarauzko bizilaguna da filmeko argazki zuzendaria. Azaldu dutenez, lantaldearen helburua filma 2020an estreinatzea da.