1974. urtean egin zuten lehen aldiz Aurreskua Iñurritzan, Esteban Garrok Mollarri dantza taldea sortu zuenean. Harrezkero, hutsik egin gabe egin dute urtero-urtero, eta aurtengoa 45. aldia izan da.
Hala, herriko hainbat dantzarik eta Iñurritzako gazteek soka dantza egin dute, oholtza gaineko txistularien doinuak jarraituz. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, irribarrea ahotan zutela egin dute dantza, eta ikusleek gogoz txalotu dituzte.