San Pelaio festak 2019

Baltsa karrera, jendez justu eta umorez soberan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 26a, 13:10

San Pelaio egunez, goizez egin dute aurten baltsa karrera moilatik hondartzara, eta parte hartzea iazkoa baino txikiagoa izatea eragin du horrek. Hala ere, umoreak beste guztia estali du. Ozpina, arrautzak eta ura, denetarik bota diote elkarri parte hartzaileek.

San Pelaio eguna da gaur, eta goizean goizetik hasi dira ekitaldiak. Gauera bitartean, era guztietako saioak antolatu dituzte Udalak, Dandak eta Iñurritzako jai batzordeak.

Honakoa da gaurko egitaraua:

07:00. Hondartza garbiketa txosnagune inguruan.
09:00. Goiz eresia txistulariekin, trikitilari eta dultzaineroekin.
11:00. Balsa txapelketa, portutik Munoa plazaren azpira.
11:00. Meza Nagusia, San Pelaio ermitan.
11:30. Zarauzko Danborrada, herriko kaleetan zehar.
11:30. Haurrentzako tailerrak, Frontoi Txikin.
12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteen eskutik, Iñurritzako zelaian. Arratsaldean, erromeria leku berean.
13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazan.
15:00. Arroza Gauzakin, txosnagunean.
17:30. Iñurritzatik irtenda kalejira, Sugarri txaranga, Zarautz’trik trikitilari taldea, dultzaineroak, buruhandi eta erraldoiekin.
18:00. Erromeria, Gauargirekin eta parrilada Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, Iñurritzan.
18:30. Zo-Zongo, txosnagunetik.
18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
20:00. Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzan.
20:30. Musika Plazara itzulera kalejiran.
22:00. Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Udaberri egoitzaren parean.
22:00. Kontzertuak txosnagunean: Hägëndäs, Willis Drummond eta Gora Etorri.
22:30. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin, Iñurritzan.
22:30. Kresala taldearen kontzertua, Musika Plazan.
23:00-02:30. Alkoholemia proben karpa, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita, malekoian.

Sanpelaioetako atal berezian ikusgai daude egunotako argazkiak, bideoak eta egitarau osoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide