San Pelaio festak 2019

Irudietan: Poteo musikatuarekin hasi dituzte sanpelaioak Iñurritzan

Zarauzko Hitza

Bertsoak eta kantua poteoarekin uztartu dituzte Danda Gazte Asanbladak antolatutako festen hasieran. Dozenaka gazte elkartu dira Iñurritzan, eta tabernaz taberna aritu dira auzoa girotzen.

Bozgorailuak gurpil gainean mugituz, Iñurritza girotzen aritu dira dozenaka gazte festei hasiera emateko. Tabernaz taberna, gitarrekin kantuan eta bertso-kantari ibili dira. Segidan, Iñurritzako zelaian dute bazkaria, eta handik, jolas-jira egingo dute malekoitik txosnetara.

Hemen dago ikusgai sanpelaioetako egitarau osoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide