Gaur, ostirala
- 11:30. Udaberri abesbatzaren kontzertua, San Pelaio ermitan.
Ekainak 25, asteartea. San Pelaio bezpera
- 12:00. Suziriak eta txupinazoa jaiei hasiera emateko, Lege Zaharren enparantzan. Alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari, udaletxeko balkoian.
- Jarraian, kalejira Zarauzko kaleetan barrena; Igandea txarangarekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.
- 18:30. Haurren XLI. Agerraldia, Haur Kultur Taldearen eskutik. Azken Portun izango da irteera, eta Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik pasatuko dira. Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek ere hartuko dute parte.
- 20:00. Talde guztiak elkartuko dira eta elkarrekin joko dute, Lege Zaharren enparantzan.
- 23:00. Danborrada, herriko elkarte gastronomikoen eskutik.
- 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Miguel Taboadari, Lege Zaharren Enparantzan.
- 00:00. ZKEren ereserkia abestuko dute, Lege Zaharren enparantzan, eta bandera igoko dute. Txupinazoa ere izango da, ZKEren eskutik. Ondoren, San Pelaioren ereserkia kantatuko dute, Zarauzko Musika Bandak lagunduta.
- Jarraian, DJ Avila, Lege Zaharren enparantzan.
- 00:15. Dantzaldia Oxabi taldearen eskutik, Musika plazan. Aldi berean, danborrada izango da herriko kaleetan barrena.
Ekainak 26, asteazkena. San Pelaio eguna
- 09:00. Diana trikitilariekin eta dultzaineroekin.
- 11:30. Zarauzko Danborrada, herriko kaleetan barrena.
- 11:30. Haurrentzako tailerrak, Frontoi Txikin. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango dira.
- 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazan. 76 trombones, Shrek soundtrack highlights, Aida Opera, American Folk Rhapsody four american folk song eta Jaialdia abestiak joko dituzte.
- 17:30. Kalejira Iñurritzara, Musika plazatik hasita. Sugarri txaranga, Zarautz'Trik trikitilari taldea, dultzaineroak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira.
- 18:00. Erromeria Gauargi taldearekin, Iñurritzan. Parrilada ere izango da, Zarautz Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta.
- 20:00. Larrain-dantza herrikoia, Iñurritzan, Lizarrako dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira Musika plazara.
- 22:00. Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Udaberri egoitzaren aurrean.
- 22:30. Kresala taldearen kontzertua.
Ekainak 27, osteguna. San Pelaio bigarrena
- 11:30-13:30. Haur parkea Kulkiren eskutik, Frontoi Txikin. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
- 17:30. Kalejira Iñurritzara, Musika plazatik hasita. Ustekabe txaranga, Imuntzo trikitilari eskolako kideak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira.
- 18:00. Haur parkea eta apar festa, Iñurritzan. Nerabeentzako gunea ere izango da, Haize-Orratzen eskutik.
- 19:00. Haurrentzako erromeria DJ Porrurekin. Parrilada ere izango da, Zarautz Txirrindulari Kirol Elkartearen eskutik.
- 20:30. Kalejira Musika plazara.
- 22:00. Disko festa DJ Txurru eta Josu Rodriguezekin, Musika plazan.
Ekainak 28, ostirala
- 09:00. Diana txistulariekin.
Ekainak 29, larunbata
- 11:30. Erraldoien eta Buruhandien Zarauzko IV. Topaketa, Lehe Zaharren Enparantzan. Bidasoako erraldoiak, Buztintxuriko Erraldoi Konpartsa, eta Zarauzko Erraldoien eta Buruhandien Elkartea.
- 12:00. Kalejira, herriko kaleetan barrena.
- 20:00. Artistas Del Gremio taldearen ikuskizuna, Musika plazan hasita.