Astin aritu da lanean Ruben Martin de Lucas

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 19a

Daniel Txopitea beka irabazi du artista madrildarrak, eta atzo, Zarautzen izan zen arte-ekintza bat egiten.

Astin jasotako irudian hainbat pertsona ikus daitezke ilara zuzenean jarrita, lurreko muga batzen atzean, geldi. Mugaren beste aldean, pertsona bat dago beraiei begira. Martin de Lucas garatzen ari den proiektuak Burocracias izena du, eta giza-eskubideak ditu ardatz bere lanean. Obra hauetan, konkretuki, libre mugitzeko eskubidea lantzen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide