Datorren ikasturtean unibertsitatean ikasi nahi duten ikasleek ekaina hasieran izan zuten Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE) lehen deialdia. Hala, EAEko ikasleek hilaren 5ean, 6an eta 7an egin zituzten probak; tartean, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikokoek eta Lizardi institutukoek.
EAEn selektibitatera aurkeztu diren %97,53ek gainditu dute azterketa, eta Gipuzkoan, %98,32k. Zarautzen, aldiz, %100ek lortu dute unibertsitatera sarbidea; proba egin duten ikasle guztiek gainditu egin dute.