'Zenbat aurpegi ditu indarkeria matxistak?' solasaldia egingo dute datorren ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 15a

Garoa liburu dendan jarri dute hitzordua Bilgune Feministak eta Zarauzko Sare Feministak.

Samara Velte kazetari zarauztarraren Nik sinisten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburua oinarri hartuta, indarkeria matxistaren inguruko solasaldia egingo dute Garoa liburu dendan ekainaren 21ean, ostirala.

Bilgune Feministak eta Zarauzko Sare Feministak antolatu dute saioa, eta azken horretako kide den Kati Olaizolak eta Samara Veltek berak gidatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide