San Pelaio festak 2019

Salgai daude sanpelaioetako herri bazkarirako txartelak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 12a, 16:30

San Pelaio jaietarako Danda Gazte Asanbladak prestatutako egitarauaren barruan, herri bazkaria izango da Iñurritzan, hilaren 25ean. 26an, aldiz, 'Arroza gauzakin' bazkaria egingo dute Munoan, baina horretarako ez da txartelik eskuratu beharko.

Gero eta gutxiago falta da aurtengo San Pelaio jaietarako. Iñurritza Jai Batzordeak zein Danda Gazte Asanbladak dagoeneko argitaratu dituzte festetarako prestatutako egitarauak. Dandak antolatuta, hilaren 25ean, San Pelaio egunaren bezpera, herri bazkaria izango da Iñurritzan. 13:30eanjarri dute hitzordua, eta bazkalostean, jolas-jira musikatua egingo dute itsas pasealekuan barrena.

Herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Arrano, Eguzki eta Etxaiz tabernetan. 6 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak. Menua ere iragarri dute jada; zizka-mizkak, barazki albondigak saltsan arrozarekin eta postrea. Dandako kideek azaldu dutenez, edaria ez da menuan sartuko, baina Iñurritza Jai Batzordearen txozna izango da bertan.

Hilaren 26an Arroza gauzakin bazkaria egingo dute Munoan, 15:00etan hasita, baina horretarako ez da txartelik eskuratu beharko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide