Aurtengoan ere egitarau oparoa osatu du Danda Gazte Asanbladak San Pelaio festetarako. Iaz bezala, Naspelayuak izena jarri diote hitzorduari.
Ekainaren 25ean hasi eta 27ko goizalderaino iraungo du festak, baina antolatutako guztia ondo joan dadin, gazte asanbladakoek laguntza eskatu diete herritarrei txosnaguneko txandak betetzeko. Txandetan izena emateko, hemen kontsultatu daiteke zein tarte dauden betetzeke, eta ondoren, danda.gazte@gmail.com helbidera bidali behar dira txandan ariko diren pertsonen izen-abizenak eta arduradun baten telefono zenbakia.
Hemen dago ikusgai, hiru egunetarako Dandak antolatutako egitaraua.
Ekainak 25, asteartea:
12:00. Poteo girotua Iñurritzan zehar.
13:00. Herri bazkaria Iñurritzan.
Ondoren, malekoitik jolas jira musikatua.
20:30. Txosnen irekiera ekitaldia.
00:30. Kontzertuak txosnagunean: Nize, Optika, DJ Anwolt eta Xiarroman.
Ekainak 26, asteazkena:
07:00. Hondartza garbiketa txosnagune inguruan.
11:00. Balsa txapelketa, portutik Munoa plazaren azpira.
15:00. Arroza Gauzakin txosnagunean.
18:30. Zo-Zongo, txosnagunetik.
22:00. Kontzertuak txosnagunean: Hägëndäs, Willis Drummond eta Gora Etorri.
Ekainak 27, ostirala:
12:00. Txosnagnean zartai jokuak.
14:30. Preso eta iheslarien aldeko herri bazkaria.
Ondoren, txosnagunetik, bazkaloste girotua.
22:00. Kontzertuak txosnagunean: Diabolo Kiwi eta Garilak 26.
Ekainaren 25 eta 26an afari beganoa egiteko aukera izango da txosnagunean bertan, Arraio irratiko kideen eskutik.