Irudietan: Kadete mailako Zarauzko eskubaloi taldea omendu dute Euskadi-Akitania partidan

Zarauzko hitza 2019ko eka. 9a, 17:00

Mikel Agirrezabalaga zarauztarrak agur esan dio eskubaloiari, bere familiaren eta jarraitzaileen aurrean.

Atzo arratsaldean Euskadi-Akitania eskubaloi partida jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Hasieran, Euskadiko selekzioa nagusitu bazen ere, Akitaniak irabazi zuen norgehiagoka 32-35 emaitzarekin. Lehia estua izan zen, eta adi-adi jarraitu zuten partida kiroldegian bildu ziren jarraitzaileek.

Bestalde, partidaren aurretik, Zarauzko kadete mailako mutilen taldea omendu zuten, Espainiako txapeldunorde izatea lortzeagatik. Euskadiko eta Akitaniako selekzioek pasiloa egin zieten gazteei, eta ondoren denek batera familia argazkia atera zuten.

Horrez gain, partidako 21. minutuan, Mikel Agirrezabalaga eskubaloi jokalari zarauztarrak agur esan zion eskubaloiari, beren familiaren eta jarraitzaileen aurrean. Une hunkigarria izan zen, eta txalo zaparrada eta animo oihuen artean agurtu zuen Kapaxko Zarauzko eskubaloi komunitateak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide