Ikasturtean egindako lanak erakutsiko dituzte Artezaleakekoek

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 6a

Bihar, larunbatean eta igandean izango da ikusgai Artezaleakeko kideek prestatutako erakusketa, Ebro Etxean.

Artezaleakeko kideek aurki bukatuko dute ikasturtea, eta horren harira, aurten egindako lanak erakutsiko dituzte datorren asteburuan. Erakusketa bihar, larunbatean eta igandean izango da ikusgai, Ebro Etxean.

Bihar 19:00etan egingo dute irekiera ekitaldia, eta musika zein jatekoa eta edatekoa izango dira. Larunbatean eta igandean, 17:00etatik 20:00etara egongo da Ebro Etxera bertaratu eta aurtengo lanak ikusteko aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide