Arropa trukaketa azoka antolatu dute ekainaren 22rako

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 5a

"Kontsumo eredu jasangarri baten alde" egingo dute arropa trukaketa azoka, Musika Plazan.

Ekainaren 22an, larunbata, arropa trukaketa azoka egingo dute Zarauzko Musika Plazan. 10:00etatik 14:00etara izango da, eta antolatzaileek herritarrei dei egin diete janzten ez duten arropa armairutik atera eta plazara eramateko. Aldi berean, bertatik "gustuko" duten arropa hartzeko aukera izango dutela azaldu dute.

"Kontsumo eredu jasangarri baten alde" antolatu dute azoka: "Berrerabili eta, bide batez, hustu armairuak".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide