Bilera antolatu du udalak, Zarautz Modan egitasmoan parte hartu nahi duten merkatarientzat

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 5a

2017ko moda desfileko une bat

Hirugarrenez egingo dute Zarautz Modan ekitaldia udalak eta Murkil dendariek. "Herriko merkatari guztiek har dezakete parte", eta horregatik antolatu dute bilera, ekainaren 18rako.

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, hirugarren urtez antolatu dute Zarautz Modan egitasmoa Zarauzko Udalak eta Murkil dendarien elkarteak. Hala, arropa eta osagarrien desfilea egingo dute herriko dendarien produktuak erakutsiz.

"Aurreko urteetan bezala, herriko merkatari guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera", azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, bilera antolatu du udalak, parte hartzeko interesa duten merkatariei zuzenduta. Bilera hori ekainaren 18an izango dela jakinarazi dute, 15:00etan Etxezabalan. 

Gaiari buruzko edozein zalantza argitzeko, nahiz informazio gehiago eskuratzeko, bi bide jarri dituzte ardudarunek: telefonoz, 943-00 51 29 zenbakira deituta; edo Salegi kaleko Merkataritza Bulego Teknikora jota.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide