Abian da Pintxo Zarautz egitasmoa

Zarauzko Hitza 2019ko ekainaren 4a

Herriko hainbat establezimendutan goi mailako ardoa eta pintxoa hartzeko aukera izango da, 4,50 euroan.

Maiatzean jardunaldi enogastronomikoak egin zituzten, eta ekainean zehar, Pintxo Zarautz egitasmoa jarriko dute martxan herriko hainbat establezimendutan. Hala, goi mailako ardo bat pintxo batekin hartzeko aukera izango da 4,50 euroko prezioan. Jakinarazi dutenez, cava hartzeko aukera ere izango da.

Ondoko tabernek hartuko dute parte egitasmoan: Karlos Argiñano, Itxas-Lur, Sugoi, Txiki Polit, Iruña, Euskalduna, Salegi eta Itxaski.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide