'Sueños' zirku italiarra herrian izango da ekainaren 7tik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 30a

Emanaldiko une bat. (ilcircoitaliano.com)

Itxasmendi auzoan jarriko dute karpa handia, eta bertan eskainiko dituzte emanaldiak ekainaren 7, 8 eta 9an.

Zirku italiarra Zarautzera etorriko da ekainaren 7an, Sueños emanaldia eskaintzera. Asteburu honetan Laudion (Araba) izango dira, eta hurrengoan, ostiraletik igandera bitartean, bost emanaldi eskainiko dituzte Zarautzen, Itxasmendi auzoan jarriko duten karpan.

Dagoeneko eskuragai daude sarrerak zirku konpainiaren webgunean. Sarrera arruntek 10 euroko kostua dute, eta VIP sarrerek, 15 eurokoa. Akrobaziak, dantza, umorea, magia eta beste hamaika ikuskizun mota uztartzen ditu Sueños emanaldiak.

Bost saioak ondorengo ordutegian eskainiko dituzte:

  • Ekainak 7, ostirala, 19:00etan (estreinaldia).
  • Ekainak 8, larunbata, 17:00etan.
  • Ekainak 8, larunbata, 19:30ean.
  • Ekainak 9, igandea, 12:00etan.
  • Ekainak 9, igandea, 17:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide