Espainiar estatuko 50 herri aberatsenen artean EAEko hamabi udalerri daude. 20.000 biztanletik gorako 405 herri aztertu dituzte ikerketa batean, eta emandako datuen arabera, Getxo da aberatsena Euskal Autonomia Erkidegoan, per capita errenta handienarekin (18.599 euro). Zarautz bosgarrena da 15.456 eurorekin, eta bere aurretik daude Donostia (17.203), Gasteiz (16.848) eta Arrasate (16.385).