Fernando Maiztegiren Oroimenezko 38. Argazki Rallya egin zen maiatzaren 5ean, eta ostiral honetan jakinaraziko dute zein izan diren aurtengo onenak.
Hitzordua 19:00etan da, Torre Luzeako erakusgelan. Iaz 36 argazkilarik hartu zuten parte, eta Omar Igual donostiarrarentzat izan zen lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren sariak eskualdean gelditu ziren: bigarren izan zen Juan Ramon Llavori zumaiarra, eta hirugarren, Igor Froilan azpeitiarra.