Guztira, zazpi domina irabazi dituzte Lizardi Judo Elkarteko kirolariek Legazpin atzo jokatu zen Gipuzkoako Txapelketan; sei brontzezkoak, eta bat urrezkoa.
Zarauzko elkarteko hemezortzi judokak parte hartu zuten guztira txapelketan: Maitane Vicente (brontzezko domina), Olatz Aginaga (brontzezko domina), Ageda Larrañaga (brontzezko domina), Olatz Tamayo, June Galarraga, Julen Gomez, Oier Rodriguez (brontzezko domina), Erik Gartzia, Ibai Odriozola, Gorka Olano, Ian Olazabal (brontzezko domina), Markel Royo (urrezko domina), Oier Larrañaga, Aran Sarasola, Jon Salazar, Unai Benitez , eta Xabat Andres (brontzezko domina).