Tropela, ur jolasak, hondarretako figurak, kometak, parrilada... Denetik egiteko asmoa dute Hondartza Hartu egunean. Hori guztia posible izateko, Kilometroetako antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin ari dira elkarlanean: Artezaleak, Pagoeta Mendizale Elkartea, Zarauzko Surf Elkartea, Hotz Zarautz, Arkamurka, Tropela, Arraio Irratia, Zarauzko Sare Feminista, Santa Marinako Komisiyua, Azken Portuko Komisiyua, Zelai-Ondoko Komisiyua, Juanjo Gurrea Txanka eta Shelter.
Egunari forma ematen jarraitzeko bilera irekia egingo dute bihar, maiatzaren 29an, 19:00etan Ebro-Etxean. Bilerara gonbidatuta daude, antolatzen dabiltzanez gain, antolatzeko gogoz daudenak edo egiteko edozein ekarpen izan dezaketenak.