Udal eta Foru Hauteskundeak

Botoen %96a zenbatuta, EAJk irabazi ditu hauteskundeak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 22:51

Datorren agintaldian ere hamar zinegotzi izango lituzke EAJk. EH Bilduk zortzi hautetsi lortuko lituzke, PSE-EEk bi, Ahal Dugu-EquoBerdeek bat eta PPk bat ere ez.

Aldaketa gutxi izan dira Zarautzen udal hauteskundeetan 2015eko datuekin alderatuta. Oraindik botoen %100a zenbatu ez duten arren, %96a zenbatuta, zinegotzi bakarra aldatuko litzateke alderdiz, emaitzak hala mantenduko balira. Ahal Dugu-Equoberdeakek zinegotzi bat gutxiago izango luke, eta EH Bilduk bat gehiago. EAJk eta PSE-EEk mantendu egingo lukete beren hautetsi kopurua. PPk, berriz, ez luke nahikoa boto lortuko udalean ordezkaritza izateko.

Alderdi jeltzaleko zerrendaburuak, Xabier Txurrukak, jakinarazi du ez duela deklaraziorik egingo botoen %100a zenbatuta egon arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide