Danbor hotsek hartu dute berriz Santa Marina

Dorleta Agiriano Lai 2019ko maiatzaren 21a

Gaur, asteartea, kalera atera dira La Salleko haurrak eta Santa Ana adinekoen egoitzako egoiliarrak, eta Danborrada Txikia egin dute Santa Marinan barrena.

Santa Marina jaietako egitarauaren barruan antolatu dute egitasmoa. Berez, ostiralean egitea zen asmoa, baina eguraldi kaxkarra zela eta, bertan behera geratu zen. Hala, data atzeratu eta gaur hartu dituzte danborrak zein kalea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide