Bertsoz alaitu zuten arratsaldea atzo etxeko txikienek

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 21a

Gu Ere Bertsotan egitasmoaren urteroko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan. Orokieta, Salbatore Mitxelena, Antoniano eta La Salle eskoletako haurrek, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan zuten.

Gelaz gela, LH 4, 5 eta 6ko haurrek gai desberdinen inguruko bertso sortak abestu zituzten Iñaki Gurrutxaga oriotarrak gidatutako saioan.

Lehen aldiz, emanaldiaren amaieran bertsotan bat-batean aritzeko aukera eman zieten hala nahi zutenei. Gaia eta errimak emanda, binaka hainbat kopla osatu zituzten bertsolari txikiek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide