Zarautz Abesbatzak kontzertua eskainiko du Arizkunen (Nafarroa) datorren larunbatean, hilaren 25ean. 20:00etatik aurrera, bertako elizan ariko dira kantuan Zarauzko abeslariak.
Horrez gain, jakinarazi dute Zarautz abesbatzan izena emateko aukera izango dela Villa Mundan, ekainaren 14ra arte. Txinpirin abesbatzan (7-9 urte) izena emateko ostiraletan 18:00etatik 19:00etara jo beharko da bertara, eta Zarautz-Txikin (10-18 urte) izena emateko astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, abesbatzarekin harremanetan jartzea posible da abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzita edo 943-13 40 33