Agortu dira 'Rita' antzezlanerako sarrerak

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 21a

Ostiral honetan Modelo aretoan izango da Rita antzezlana. Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, ordea, dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.

Ostiralean, hilaren 24an, Rita antzezlana eskainiko du Txalo produkzio etxeak, Modelo aretoan. Dagoeneko, ordea, sarrera guztiak salduta daudela jakinarazi du udaleko Kultura Sailak.

Ekainaren 7an izango da hurrengo antzerkia ikusteko aukera Modelo aretoan. Elisa y Marcela lana (gaztelaniaz) eskainiko dute A Panaderia antzerki konpainiakoek, 22:00etan. Sanz Enean dago sarrerak erosteko aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide