Arraio irratiaren 13. urteurrena ospatuko dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 20a

Martxoan izan ziren Arraio irratiaren urteurrenaren beroketa jarduerak.

Ostiralean eta larunbatean izango dira ospakizun jarduerak, Putzuzulo Gaztetxean. Besteak beste, kontzertuak, afaria eta Lou dokumentalaren emanaldia antolatu dituzte.

Gaur, astelehena, 13 urte bete ditu Zarauzko Arraio Irrati Askeak (99.3 FM). Irratiko kideek martxoan zein apirilean egin zituzten urteurrenaren aurreko beroketa lanak; hala nola, Gipuzkoa Bertsotan girotze eta berotze saioak, euskara eta sexismoari buruzko mahai ingurua edota sendabelarren tailerra. Orain urteurrena ospatuko dute; ostiralean eta larunbatean izango dira ospakizun jarduerak, Putzuzulo Gaztetxean. Besteak beste, kontzertuak, afaria eta Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia antolatu dituzte.

Hona hemen egitaraua osorik:

Egitaraua

Ostirala, maiatzak 24

  • 20:30. Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia
  • 21:30. Afaria (pintxoak)
  • Jarraian, Pig & Kiss taldearen kontzertua

Larunbata, maiatzak 25

  • 22:30. Natali eta Norman taldeen kontzertuak
  • Jarraian, DJ Malitak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide